albisu fisioterapia

Fisioterapia eta osteopatiako zerbitzuak

Albisu Fisioterapian pertsona bakoitzari egokitutako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzen dira, pertsonen osasuna hobetzea helburu duten hainbat fisioterapia eta osteopatia teknika konbinatuz.

Fisioterapia
orokorra

Osteopatia kraneosakrala

Zoru pelbikoa eta erdiondoa

Erditzerako
prestaketa

Kirol
lesionak

Eskuzko dreinatze linfatikoa

Fisioterapia orokorra

Minaren tratamendua, bakoitzak dakarren sintoma edo patologia kontuan hartuta.

Bizkarreko minak, lepoko minak, zefaleak edo migrainak, bertigoak, lunbalgiak, ziatikak, sorbaldako minak, tendinitisak, karpoko tunela, trokanteritisa, belaunetako mina, muskuluetako min orokorrak eta egunerokoan jarrera txarrek edo lan behartuek eragindako gainkargak, kirol lesioen tratamendua, etab.

Hau guztia lantzeko fisioterapiako teknika desberdinak, eskuzko terapia, ariketa terapeutikoa eta jarrera heziketa konbinatzen dira mina eta lesioa murrizteko helburuarekin.

Osteopatia kraneosakrala

Osteopatia kraneosakralak sintomen jatorria aurkitu nahi du Arnas Mugimendu Primarioan (AMP) oinarrituz. Hiru printzipiotan oinarritzen da: Gizakiaren osotasuna, autokurazioa eta egitura eta funtzioaren arteko erlazioa. Arnas Mugimendu Primarioaren bidez, gorputzeko ehunak nola adierazten diren hautematen da, eta beren helburua autoerregulazioa izanik, ordena berrezartzean oinarritzen da osteopatiaren lana. Gainerako egiturekin nola erlazionatzen diren ikusiko dugu, baita sistemetan duten eragina eta horrela, aldatutako funtzioa berrezarri ahal izango da.

Bizitzako lehen egunetatik adin oso nagusira arte aplika daiteke, eta hainbat patologia edo disfuntzio tratatu ditzake: migrainak, zerbikaletako minak, ATMko arazoak, aparatu bestibularreko arazoak, bertigoak, arnasketa-patologia, digestio- edo heste-arazoak, alterazio ginekologikoak, haurdunaldiko erregulazioa, erditze osteko tratamendua eta oreka, arazo traumatologikoak, kirol-lesioak, bizkarreko lesioak, haurtxoen eta haurren disfuntzioak, etab.

Osteopatiak autoerregulazioa sustatzen du sintomen jatorria aurkitzeko eta oreka fisioanatomikoa berreskuratzeko.

Zoru pelbikoa eta erdiondoa

Zoru pelbikoaren ebaluazio eta disfuntzioak, hala nola gernu-inkontinentzia, prolapsoak, erditu ondorengo errekuperaketa, pelbiseko minak, edo sabelalde eta perineoaren giharren lanketa.

Tratamendua bakarka edo taldeka egiteko aukera dago, Metodo Hipopresiboa, 5P Metodoa eta TAD Metodoaren ariketak konbinatuz. Osteopatiako tratamendua ere erabili daiteke beharrezkoa den kasuetan osaketan laguntzeko. 

Hau guztiaren bidez, funtzioa berreskuratzea eta gure gorputzaren kontzientzia handiagoa izatea lortzen dugu

Erditzerako prestaketa

Erditzea prestatzeko saioak, taldean edo bakarka, haurdunaldian gorputza hobeto egokitzen lagundu eta erditzera ahalik eta baldintza fisiko, psikologiko eta emozional onenean iristeko helburuarekin.

Bertan pelbisaren mugikortasuna lantzen da, baita abdominal eta zoru pelbikoaren indartzea ere. Ariketa aktiboak eta gorputzaren jarrera lantzekoak erabiltzen dira, garai honetan ager daitezkeen tentsioak edo minak murrizten laguntzeko.

Horrez gain, ama-haurtxoen arteko lotura lantzen da eta gorputzaren atal ezberdinen kokaleku eta mugikortasunaz jabetzen laguntzen da, honen bidez erditze prozesuan gertatzen dena hobeto ulertu ahal izateko eta amaren ahalduntzea sendotzeko erditzearen aurrean.

Kirol lesionak

Kirol-lesioen tratamendua, lesio mota eta jarduera fisikoaren arabera egokituta.

Zaintiratuak, zuntzen hausturak, tendinitisa, kontusioak, muskulu-gainkargak eta kirol-ahaleginaren ondoriozko eragozpenak artatzea, fisioterapia, eskuzko terapia eta ariketa terapeutikoa konbinatuz, errekuperazio segurua eta progresiboa errazteko.

Helburua, mina arintzeaz gain, mugikortasun eta funtzio egokia berreskuratzen laguntzean datza. Errekuperazio-prozesu osoa jarraitu ohi da, gustuko kirol-jarduerara konfiantzaz eta segurtasunez itzuli ahal izateko.

Eskuzko dreinatze linfatikoa

Eskuzko Drainatze Linfatikoa, Vodder metodoa, eskuzko terapiako teknika bat da. Zenbait mugimendu leun, motel eta errepikakor egitean datza, linfa-sisteman kokatutako linfa mugiarazteko.

Teknika honen bidez edema dagoen gorputz ataletan, gehiegizko bolumen, toxina eta hondakin metabolikoak kanporatzea lortzen da, edema eta pertsonaren egoera hobetuz.

Bereziki gomendagarria da linfedema, lipedema, zirkulazio-arazoak edo likidoak atxikitzen dituzten pertsonen kasuetan, bai eta kirurgia osteko prozesuetan ere, hala nola maseptomiak eta gongoilak ezabatu direnean; edo mina eta hantura ematen den edozein prozesuetan.