albisu fisioterapia

Etengabeko prestakuntza eta espezializazioa fisioterapian

Albisu Fisioterapia tratamenduaren pertsonalizazioan, tratu hurbilean eta konfiantzan oinarritzen da. Pertsona bakoitza bakarra denez, saio bakoitza bere bizitzako unera eta behar fisiko nahiz emozionaletara egokitzen da.

Helburua ez da soilik mina arintzea, baizik eta organismoaren oreka berreskuratzen laguntzea ikuspegi global eta indibidualizatu batetik.

Olatz Oliveri

Fisioterapia ikasketak Valladolideko Unibertsitatean egin nituen (Soria, 1998-2001). Ordutik, fisioterapiaren hainbat arlotan lan egin dut, eguneroko esperientzia klinikoaren bitartez garatzen joan naizelarik, bai maila profesional zein pertsonalean ere.

Eguneroko lanarekin ikasten noan aldi berean, etengabeko prestakuntzak zenbait arlotan espezializatzera eraman nau: emakumearen osasunaren arloa, fisioterapia obstetrikoa eta zoru pelbikoa, eskuzko drainatze linfatikoa, eskuzko terapia, ariketa terapeutikoa, etab.; gero eta tratamendu osoagoak eta pertsonen beharretara egokitzen direnak eskaintzeko helburuarekin.

Osasunaren ikuspegi globalago bat bilatuz, Osteopatia Kraneosakralari buruzko prestakuntza ere osatu dut, pertsona osotasun gisa ulertzea eta organismoko sistemen arteko erlazioa baloratzea ahalbidetzen duen diziplina.